XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zera lortu nahi luke: Errepublika Sozialista bretoi independientea, klase zanpatuaren diktadurapean.

Aipaturiko hauetatik aparte deus guti dago bretoi politik panoraman.

Labur bederen, aipa ditzagun ezker berriko bi saio.

1969-1970 urteetan jaiotzen da Sav Breizh (Zutik Bretainia) alderdia nazionala eta proletaria, orain estudio-aldizkari dena, besterik gabe.

Gwirionez Breizh (Egia Bretainia) da beste taldea, 1972an sortua, FLBko presoei laguntzeko batzorde bezala.

Maoista joerakoa da.

Ezker berri onek ez du bere baitan jende ikaragarririk biltzen, noski.

Hauen ekarria beste mota batetakoa da: alde batetik, teorizazio-laguntza, nazio-askatasuna eta klase burruka elkarlotzen saiatzen dena; azken urteotan, teori mailan, horixe izan bait da eztabaida-gairik behinena; eta beste aldetik, alderdi klasikoen atzaparretatik irtetea eta oinarriari, populuari, hitza emateko lehia.

Gaurregun

Oro har, zer esan genezake bretoi mugimenduaz?.

Bistan da ezkerrak odol berria eman diola bretoi mugimenduari, analisi berriak eskainiz eta betidaniko kontraesanetatik irteten lagunduz.

Berritasunik handiena, teori mailan, nazional burrukari sozialismoa eranstea da, zalantzarik gabe, eta bata bestearen lehentasunera makurtu gabe, biak batera, aurrera eramatea.

Bigarren meritua, honetan datza: mugimendua hedatzea eta herritartzea.

Notable guti haien eskualdekatze epel hartatik oraingo eskabide hauetara badago alderik!.

Heldutasun batetara iristen ari da bretoi mugimendua.

Aurrerapen handia egin du, bistan da.

Baina ez da aski indartsu: ez du jakin bere herrian nagusitzen.

Parisen joku politikoa aldarazteko, hauteskundeak irabazteko gauza den bretoi alderdi handirik ez dago.

Ahulegia da.

Minoritarioa da.

Frantses alderdiak eta sindikatoak nagusitzen dira beti ere.

Argitasun politikoa lortu bide du bretoi mugimenduak; politik jokura zuhurrago agertzea dagokio orain.